2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna



TALDE LANA: Iritzi artikulua





Nori zuzenduta dago ariketa? DBH-ko laugarren mailako ikasleei.

Zer egin behar dute? Bideoan ikusitakoari buruz iritzi artikulu bat idatzi beharko dute talde lanaren gaineko hausnarketa bat eginez. Horretarako, ondorengo puntuak balia ditzakete oinarri gisa:
  1. Ze irakaspen atera duzu bideotik?
  2. Zergatik izan daiteke onuragarria talde lana?
  3. Gehiago ikasten al da beste pertsonekin lan eginda?
  4. Gustoko al duzu taldeka lan egitea?
  5. Ba al du alde txarrik?
Bakoitzak bere iritzia idatzi ostean, denen artean eztabaida txiki bat antolatuko da nork bere ikuspuntua gainontzekoei ezagutarazteko eta denen artean ideia  desberdinak partekatzeko. Irakasleak gidatuko du eztabaida hori.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina