2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

Ipuinak lantzen



DBHko lehenengo kurtsoan egiteko ariketa: 



Snickers animali denda batean bizi den sagu bakartia da; norbaitek eros dezan zain dago. Baina arazo handi bat dauka: bere belarri handiak. Eramango ote du norbaitek Snickers berarekin?

Bideo hau ikusi ondoren, banaka, idatz ezazue Snickersi gertatzen zaionari buruzko ipuin bat. Horretarako, kontuan izan ipuin batek klasean ikusi ditugun honako atal hauek izan behar dituela:

1. Sarrera: pertsonaien, tokien eta denboren deskribapena egiten da. 


  • Noiz gertatzen da?
  • Non gertatzen da?
  • Nortzuk dira protagonistak?
  • Nolakoak dira?


2. Korapiloa: ekintza garrantzitsuenak gertatzen dira bertan; arazo bat eta arazoa konpontzeko gertakariak agertu ohi dira. 


3Amaiera: ipuinaren atala da; bertan arazoari konponbidea ematen zaio. 


Ea ipuin politak idazten dituzuen! 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina