2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Iritzi artikuluak lantzen





Dbh 4. mailako ikasleei zuzendutako bideoa da ondorengoa.

Idatzi ezazu iritzi kritiko bat, bideo honetan oinarrituta.
Ohar kritikoa egitean, gogoan izan egitura hau:
  1. Sarrera
  2. Edukia: gaia, azaltzen diren ekintzak, e.a.
  3. Zure balorazioa
Ondoko galderek, iritzi artikulua osatzen lagunduko dizute (ez da beharrezkoa galdera hauei jarraitzea edo erantzutea):
  • Nor da bideo honetako protagonista?
  • Zein da gaia?
  • Nolakoa da protagonistaren bizitza?
  • Nola islatzen du bizitza?
  • Zer erakutsi nahi du protagonistak bideo honen bitartez?
  • Bizitzarekiko ikuskera bertsua duzula pentsatzen duzu? Zergatik?
  • Zein da zuk bizitzarekiko duzun ikuskera?
  • Nola baloratuko zenuke bere bizimodua?
  • Bere egoeran egongo bazina, horrela ikusiko zenuke bizitza?
  • Ausarta dela pentsatzen duzu? Zergatik?
  • Berak pentsatzen duen moduan pentsatu beharko genuke guztiok? Zergatik?

Jardueraren helburua: iritzi artikuluak osatzen ikastea eta pentsamendu kritikoa lantzea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina